Oihane Vicente Agirrezabal | Gorputz terapia integratzailea Gasteizen
Nor naiz ni?
Oihane Vicente naiz, dantza mugimendu terapeuta.
Dantza mugimendu terapia (DMT) psikoterapia mota bat da, gorputzaren eta adimenaren arteko harremanean oinarritzen dena. Gorputz terapia integratzaile bat.
Dantzarekiko dudan pasioak eta gure gorputzekin dugun harremanaren garrantziak ikasketa hau egitera eraman ninduten. Gorputza da gure lehen etxea eta gure bizi-esperientziak bertan pilatzen dira modu desberdinetan: ahotsa proiektatzeko modua, gorputz jarrera, begirada, kontaktua, ibiltzeko eta mugitzeko modua, etab.
Mugimenduaren bidez, askotan hitzetan jarri ezin duguna adieraz dezakegu. Gainera, mugimenduak gure zati inkontzienteekin konektatzen gaitu eta horietaz jabetzen laguntzen digu. Horregatik, DMT saioetan hain presente daude gorputz kontzientzia eta mugimendua.
Gure gorputzari eta mugimenduari arreta jartzen badiegu, nola sentitzen garen eta zeintzuk diren gure beharrak deskubritzen dugu. Prozesu honetan, gorputzerako bidea norbere burua ezagutzeko giltza bihurtuko da.
Epairik gabeko espazio bat da, non pertsona bakoitzak libreki adieraz dezakeen bere burua, bai hitzaren bidez, bai mugimenduaren bidez. Pertsona bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
Dantza mugimendu terapia saio batean, hainbat tresna sortzaile erabil daitezke, hala nola musika, material desberdinak, idazketa, marrazketa, etab.
